http://delicious.com/kobazur
Goiko linkean sartuz gero, nahibeste informazio daukazue "kirolak" interesagunearen inguruan. Joko olinpikoetatik hasita, hauek sakotasunez ezagutuz, euskal eremura hurbilduz, euskal kirolak ezagutuz. Ondoren, jolasetara salto egin genezake, munduko jolasak ezaguruz eta hauek eskolan nola landuz ikasiz. Interesgune biribila iruditu zait hainbat arlo garatzeko, geografia, kirola, kultura desberdinak etab. Espero lagungarri eta gustuko izatea!
Mikolasak
domingo, 20 de mayo de 2012
martes, 15 de mayo de 2012
Unitate Didaktikoa
Hezkuntzan, unitate didaktikoa ikasgai edo
eduki jakin eta zehatz baten inguruan (adibidez, meteorologia edo energia ez
berriztagarriak) hezkuntza-ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da, edukia
ikaslearen mailara, eskura dauden baliabideetara eta lortu beharreko
helburuetara egokitzen duena.
Curriculumak barne hartzen dituen
ezagutzak eta gaitasunakikasgai ezberdinetan bereizten dituzte unitate
didaktikoek eta horrela, hezkuntzaren antolaketan denbora-planifikazioa eta
beharrezko ebaluazioa bideratu.
Gauzak horrela, hemen izan dugu unitate didaktiko prestatzeko ideia bat, interesgune bat.
Mitologia Euskal Herritik at
Mitologia zer den hobeto azaltzeko ezinbestekoa zaigu
mito hitzaren esanahia lantzea edota aztertzea. Mitoa antzinako
jainko eta heroiei buruzko kontakizun imajinarioak dira, beraz ez dute
errealitatean inolako oinarririk. Mitoak naturako indarrak zergatik gertatzen
ziren azaltzeko asmatu ziren eta horrela jarraitu zuten filosofia agertu zen
arte. Izan ere filosofiak alde batera utzi zituen mitoak ez zutelako azalpen
logikorik.
Beraz, mitologia mitoen
multzoa edo mitoen esanahia eta jatorria aztertzen duen zientzia da. Herrialde
bakoitzak bere historian zehar bere mito propioak izan dituzte eta horrela
garatu dute bere mitologia. Baina, ezin dugu ahaztu mitologia oraindik bizi
dela munduko zenbait lekuetan non arrazoimena (logos) oraindik ez den
heldu. Gainera jakin behar dugu, gaur egungo erlijioak ere kutsu mitologikoa
dutela, beraiek kontatzen dituzten zenbait gertakizunak ez dutelako azalpen
logikorik.
Behin mitoa eta mitologia
zer diren azaldu ondoren, hurrengo mitologiei buruz mintzatuko gara beste askoren artean. Eskolan hauetaz hasita baliatu ahal izango gara geografikoki lurraldeak kokatuz eta histioriara salto eginez, interesgunea nahibeste zabaldu dezakegularik.
- Amerikar mitologia
- Egiptoar mitologia
- Eskandinabiar mitologia
- Euskal mitologia
- Japinoar mitologia
- Mitologia klasikoa
- Txinatar mitologia
- Zeltiar mitologia
- Mitologia Grekoa
- Indiako mitologia
eu.umap.eu
Interesgarria izan daitekeelakoan, jende askoren post-ak jartzen dizkizuet, baliagarria izanik eskolara enfokatuz.
http://eu.umap.eu/mitologia/
http://eu.umap.eu/mitologia/
Suscribirse a:
Entradas (Atom)