Mito gehienak, gertaera edo elementu natural
batzuk azaldu nahi izatetik sortzen dira. Mito hauek sortu
ziren garaian gizakiak zenbait fenomenuren arrazoiak ulertzen ez zituenez,
naturaz gaindiko izateen bidez azaldu zituen.
Euskal mitologia
kristautasunaren aurreko garaietatik datozen sinesmen, pertsonaia mitiko eta
elezaharren multzoak osatzen dute. Euskaldunek zenbait pertsonaia edo
izaki alegiazkori buruzko gertaerak sinesten zituzten, eta, istorio horiek
elkarri kontatu dizkiote mendeetan zehar. Gehienak fenomeno naturalekin lotuak
daude. Jatorrizko Europatik, indoeuropear inbasioen (k.a. 1500-2000)
aurretik, hizkuntza eta kultura propio batekin irauten duen herri zahar hau,
mundu mitologiko bat eraikitzen joan da; bertako sinesmenekin batera kanpoko
eragin asko jasoz eta bereganatuz. Baina, oro har, esan daiteke, Euskal
Herriako mitologiak osotasun bat osatzen duela, eta ezaugarri propioak dituen
mitologia bat dela. Horregatik, Euskal Herriko mugetan agertzen zaizkigun pertsonaiei
buruz hitz egingo dugu. Batzuk eskualde batzutan bakarrik aurkitzen ditugu eta
beste batzuk nahiko orokorrak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario