Tim O’Reilly Euskal Herrian izan
genuen, Gasteizen. Oso denbora
laburrean nazioarteko hainbat aditu izan ditugu gure artean. Chris Anderson, Vicent Partal eta Tim
O’Reilly. Zerbaitetan ari garen seinale. Buztan luzea dela, .cat eta vilaweb
direla, edo web 2.0 kontzeptuaren inguruan… puntako hizlaren hitzaldiak
topatzen ari gara batean ez bada bestean. Bilbo, Donostia eta Gasteiz. Etxetik
hurbil beti ere.
Web 2.0 kontzeptuaren asmatzaileak adibidez,
hitzaldi argia, adibidez hornitua eta benetan interesgarria eskaini zuen
Gasteizko Europa aretoan. Jende asko -Chris Andersonen hitzaldian baino hiru
aldiz gehiago- eta arreta bereganatu zituen O’Reillyargitaletxeko
buruak.
Gasteizeko hitzaldia adi
jarraitu genuen, bertan hainbat blogari eta euskal Interneteko aktualitatearen
jarraitzaile batu ginen. Besteak beste, Tim O’Reilly agurtu eta beragaz hitz
batzuk trukatzeko aukera izan genuen. Tipo irekia bera. Zabala, jatorra eta
kezkatua. Euskal
Herria 2.0 jardunaldietako txapa eskaini genionean, atoan paparrean
jarri zuen, eta informazio gehiago gura zuela adierazi. Txartelik ez
geneukanez, -ohitura falta gurea- idaztekotan geratu ginen -mail me!- eskatu
zuen berak.
Aurkezpenean, Euskal
Herriaz begirunez jardun zuen. Tagzania proiektua aipatu eta euskal enpresa zela
aitortu ostean, jator erantzun zion Gari Araolazaren aurkezpen eta itaunari. Bilbao.bi ekimeneko
mapa bat ere jarri zuen, bezperan Bilboko Plaza Barrian afaldu zuela
adierazteko.
Arrazoi du Luisek,
kronikarik ez dugula idatzi dionean. Egia da, prentsan ere ezer gutxi agertu da
hitzaldiaren inguruan, ez bada Berriakoek
egindako elkarrizketa eta beste aipamenen bat han hemenka. Gauza
askorik ez. Flickr argazkitegian (hau bai 2.0) Aitorren argazki interesgarri batzukdaude,
ostantzean.
Inoiz ez da berandu kronika
bat idazteko, sentsazioak konpartitzeko. Egia esan, web 2.0 delako
garaiotan, horretan ari gara. Informazioa trukatzen, konpartitzen,
etiketatzen….
No hay comentarios:
Publicar un comentario