domingo, 20 de mayo de 2012

Kirolei buruz jakiteko...

http://delicious.com/kobazur

 Goiko linkean sartuz gero, nahibeste informazio daukazue "kirolak" interesagunearen inguruan. Joko olinpikoetatik hasita, hauek sakotasunez ezagutuz, euskal eremura hurbilduz, euskal kirolak ezagutuz. Ondoren, jolasetara salto egin genezake, munduko jolasak ezaguruz eta hauek eskolan nola landuz ikasiz. Interesgune biribila iruditu zait hainbat arlo garatzeko, geografia, kirola, kultura desberdinak etab. Espero lagungarri eta gustuko izatea!

Euskal Herriko lehen parke mitologikoa

http://www.izenaduba.com/

martes, 15 de mayo de 2012

Web 2.0 in education

Unitate Didaktikoa


Hezkuntzan, unitate didaktikoa ikasgai edo eduki jakin eta zehatz baten inguruan (adibidez, meteorologia edo energia ez berriztagarriak) hezkuntza-ikasketa prozesua antolatzeko modu bat da, edukia ikaslearen mailara, eskura dauden baliabideetara eta lortu beharreko helburuetara egokitzen duena. 

Curriculumak barne hartzen dituen ezagutzak eta gaitasunakikasgai ezberdinetan bereizten dituzte unitate didaktikoek eta horrela, hezkuntzaren antolaketan denbora-planifikazioa eta beharrezko ebaluazioa bideratu.

Gauzak horrela, hemen izan dugu unitate didaktiko prestatzeko ideia bat, interesgune bat.

Mitologia Euskal Herritik at

Mitologia zer den hobeto azaltzeko ezinbestekoa zaigu mito hitzaren esanahia lantzea edota aztertzea. Mitoa antzinako jainko eta heroiei buruzko kontakizun imajinarioak dira, beraz ez dute errealitatean inolako oinarririk. Mitoak naturako indarrak zergatik gertatzen ziren azaltzeko asmatu ziren eta horrela jarraitu zuten filosofia agertu zen arte. Izan ere filosofiak alde batera utzi zituen mitoak ez zutelako azalpen logikorik.
Beraz, mitologia mitoen multzoa edo mitoen esanahia eta jatorria aztertzen duen zientzia da. Herrialde bakoitzak bere historian zehar bere mito propioak izan dituzte eta horrela garatu dute bere mitologia. Baina, ezin dugu ahaztu mitologia oraindik bizi dela munduko zenbait lekuetan non arrazoimena (logos) oraindik ez den heldu. Gainera jakin behar dugu, gaur egungo erlijioak ere kutsu mitologikoa dutela, beraiek kontatzen dituzten zenbait gertakizunak ez dutelako azalpen logikorik.
Behin mitoa eta mitologia zer diren azaldu ondoren, hurrengo mitologiei buruz mintzatuko gara beste askoren artean. Eskolan hauetaz hasita baliatu ahal izango gara geografikoki lurraldeak kokatuz eta histioriara salto eginez, interesgunea nahibeste zabaldu dezakegularik.

  • Amerikar mitologia
  • Egiptoar mitologia
  • Eskandinabiar mitologia
  • Euskal mitologia
  • Japinoar mitologia
  • Mitologia klasikoa
  • Txinatar mitologia
  • Zeltiar mitologia
  • Mitologia Grekoa
  • Indiako mitologia
MIKOLASAK

eu.umap.eu

Interesgarria izan daitekeelakoan, jende askoren post-ak jartzen dizkizuet, baliagarria izanik eskolara enfokatuz.

http://eu.umap.eu/mitologia/

MIKOLAS. What is that?

Mikolas. Name of some construction devils; in Vizcaya. 


mainlyhttp://www.buber.net/Basque/Folklore/aunamendi.mythology.php

Kolaborazio espazioak: Sare sozialak

Erlijioa eta Euskal kulturaren auzia

Hona hemen Joxe Arregik Berrian idatzitako eta interesgarri iruditu zaidan hausnarketa bat.

"Hasteko esan nahi dut ez dela posible kultura batean sustraitu gabeko erlijio pururik. Baina alderantziz ere esan behar da: kulturaren azken sustraiak erlijiosoak dira, erlijioa zentzu zabal eta sakonean hartuz.

Gizakia izaki sinbolikoa da: ikusten duena ikusezinaren ikur gertatzen zaio, eskuetan daukana atzeman ezinaren lekuko. Hori hala ez balitz, Errealak, Athletic-ek edo Osasunak ez ligukete hainbeste gozaraziko eta sufriaraziko. Urrutiagotik gatoz beti eta urrutiagora goaz.

Euskal kulturaren erroak ere erlijiosoak dira. Gure kulturak misterioaren lur handietan bota zituen sustraiak, gure arbasoek duela 13.000 urte Ekain azken galdera-erantzunen margoz jantzi zutenean. Gure artisten artean, Chillidak uste dut bere arte-lanean adierazten zuela bereziki erlijio-sena eta arima mistikoa: ipini eta gehitu ordez, kendu eta hustu behar horretan, funtsezkoaren bila. Gauza bera egin zuen Arantzazun Oteizak ere hamalau apostoluekin, harri handiak mailuka hustuz.

Zer esan gure ipuingile eta poetez? Mistikoak dira Xabier Lete, Artze, Joan Mari Irigoien, Pello Añorga, Patxi Zubizarreta eta Andoni Salamero. Beste modu batera, Juan Kruz Igerabide, Felipe Juaristi, Pako Aristi eta Joseba Sarrionandia. Agnostikoak direla? Luzio Muñoz, Arantzazuko absidea egin zuena, agnostikoa zen, baina baita mistikoa ere. Mistiko guztiak dira agnostiko zentzu batean, erlijio-sistema orotatik libre diren heinean.

Beraz, uste dut, gizakiaren bilaketa eta ametsik sakonenak baztertzen dituenean, arriskuan direla kultura eta gizartea. Eta ez dut inolaz aurreko kultura elizkoi eta santujalea amesten. Gaurko euskal kulturaren aurrez aurre ez naiz ezkor. Bizi-bizirik dago. Baina beldur ere banaiz. Beldur naiz askotan ez ote garen errazegi konformatzen. Ez dadila gure kultura lur azalegian zimeldu! Ez ditzala biziaren sustraiak ihartzen utzi! Izatearen misterioan murgilduko gaituen eta bizitzen irakatsiko digun kultura behar dugu. Dohain eta egarri handiagoaren lekuko den kultura. Erroak dituen eta errotuko gaituen kultura behar dugu.

Euskarak kristau-erlijioari asko zor dio. Norena da euskaraz inprimatutako lehen liburua? Nork sortu zuen Euskaltzaindia eta nor izan ziren euskaltzain eta euskaltzainburu garai gogorretan, inolako eskerrik eta irabazirik gabe? Nork sortu zituen edo noren itzalean sortu ziren ikastolak? Gaur egun euskalgintzaren lekukoa gizarte laikoak hartua du, eta ez dugu horren damurik. Beharrezkoa zen eta onuragarri da.

Bizirik dagoen erlijioak kulturgile, kulturaren sustatzaile, berritzaile, bizigarri izan behar du gizarte zabalarentzat. Artean eta literaturan, etikan eta hezkuntzan, unibertsitatean eta politikan behar luke erlijioak inspiratzaile eta eragile. Biziaren begirunea, naturaren zainketa, edertasunaren erakarmena, justiziaren bilaketa, espiritualtasun-bideen edo bide berrien urraketa, erlijioen arteko elkarrizketa, bakegintzarako guneak... inspiratu behar lituzke erlijioak. Baina eten handia sortu da erlijioaren eta euskal kulturaren artean. Ez Euskal Herrian bakarrik, Mendebalde osoan gertatu da. Eta aspalditik dator: Modernitate hasieratik. Edo lehengagotik: Errenazimendutik.

Halaber, argi eta garbi esan beharra dago erlijioarekiko etsaigoa ere euskal kulturan lekuz kanpo dagoela. Zeren badirudi erlijioa arbuiatzen duena bakarrik izan daitekeela modernoa. Erlijioaren aurkako aurreiritzietatik eta salakuntza topiko errazetatik libratu ez den sasimodernoak ere badira. Gehiegi.

Erlijioa eta erlijio-erakundeak itsustea errazegia da gaur. Eta ez da beti bidezko, ezta urrik eman ere. Izan gaitezen kritikoak gaurko kulturarekin ere, eta ez erlijioarekin bakarrik. Gaurko kultura orokorra oso arina eta funsgabea da, eta hori ere esan beharra dago. Begiratu bestela telebistari: ikuslegoa irabaztea du lehen helburu, eta bere burua erabat saldua du lehia zoro horretan. Eta askoz gehiago saltzen du morboak, gogoetak baino. Hedabideek erlijioari buruzko berri exotikoak eta morbosoak maiteago dituzte, gogoeta sakona baino, arlo guztietan gertatzen den antzera.

Erlijio-erakundeei buruzko berriek presentzia serioa eta duina merezi dute hedabide publikoetan. Gizatasunaren izenean, gizarteko parte handi bati zor zaion begirunearen izenean eta kulturaren beraren izenean. Eta gaurko hedabideetan ez dut hori ikusten. Adibidetxo bat: Deustuko Unibertsitatearen Erlijio Kulturaren Bilduma. Hogeita bost liburu pasa dira, itzulpenak nahiz euskaraz sortuak, eta kristau-fedearen arlo nagusiak gaurko kulturara egokiturik eta euskaraz ematea helburu dutenak. Harritu egiten naiz zeinen arreta gutxi eskaini dioten «gure» hedabideek, eta «euskalgintza» etengabe ahotan dutenek. Ez dakit jakinaren gainean edo oharkabean, baina ez da normala, eta ez da inoren onerako. Garaiz eta lekuz kanpo deritzat.

Gizakiaren galderarik eta bilaketarik sakonenak kudeatzen ditu erlijio-erakundeak, ondo edo gaizki, eta galdera eta bilaketa horiek erabat baztertzen direnean, garbi esango dut: ez dago egiazko kulturarik. Ez dut pentsalari sakonik ezagutzen, denik eta agnostikoena izanda ere, erlijioak zer pentsa ematen ez dionik.

Gaur eta hemen fededun izan nahi duenak ezinbestekoa du bere fedea gaurko kulturan, euskal kulturan txertatzea. Horretarako, hiru proposamen luzatzen ditut:

Espiritualtasun-topalekuak sortu, sinestun eta sinesgabe bilatzaileok elkarrekin: gizakiaren galdera eta egarriei elkarrekin erantzuteko, munduko arazoez elkarrekin gogoeta egiteko, arlo guztietako zientzien eta erlijioaren arteko elkarrizketa bultzatzeko... Eta erakunde publikoen laguntza jaso beharko luketela uste dut.

Euskal Herriko Teologia Fakultateak bateratu, indarrak biltzeko, eta ahalik irakasgai gehien euskaraz eman ahal izateko.

Euskal Herriko Unibertsitatean Erlijio-Zientzietako Departamendua sortu. Uste al dugu Unibertsitatea modernoagoa dela bere egitarau guztietatik erlijioa ezabatu duelako? Eta ez diot erlijio konfesionala irakatsi behar denik. Baina «jakintza guztien» eta «jakituriaren» egoitzan nola falta daitezke atzoko eta gaurko erlijioek gizakion azken galderei buruz eskaintzen dizkiguten argi-izpiak eta itzal-uneak?

Beraz, erlijioa eta euskal kultura ezin dira nahastu, baina ezin dira bereizi. Zabal bedi erlijioa gaurko kulturara, aireberritzeko. Zabal bedi kultura erlijiora, arnasberritzeko. Ez dira bi, eta ez dira bat, baina inoiz ez dira bata bestea gabe."

Definizioa

http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_mitologia

Wikien mapa kontzeptuala



Erabilgarria izan daiteke wiki bat?


¿Sabías que wikiwiki es una palabra hawaiana que significa "rápido"?
¿Has querido tener alguna vez un espacio web que se edite de forma rápida y fácil donde subir apuntes y recursos para tus alumnos , para colaborar con otros profesores en determinados proyectos , para que los alumnos "cuelguen" sus trabajos o para poder hacer correcciones colaborativas? Si la respuesta es sí , lo tuyo es un wiki.

Antzerkia prestatuz



Kaixo lagun!
Dibertitzeko garaia iritxi da, bai horixe! Antzerkia egiten ondo pasatzeko garaia heldu da.
Antzerkia prestatzen eta emanaldia aurkezten dugun bitartean ederto pasako dugu, baina bide batez gorputz adierazmena eta ahozko adierazmena ere lantzeko aukera emango digu.
Animo bada!
Elezahar bat antzez-lan batean bihurtu dugu eta gidoi honetan oinarrituz antzerkia prestatzeko prest zaude.
Pixkanaka,  joango gara antzerki gidoi gehiago sortzen.

ANTZERKI GIDOIAK:
  1. BI ANAI ETA SORGINA ( LH 1. zikloa)
  2. MARIK MUNDURA ARGIA EKARRI ZUENEAN (LH 2. zikloa)
  3. BASAJAUN ETA SAN MARTINIKO  (LH 3. ziklorako)

Euskal Herria & Japonia

http://albisteak.euskalherrian.info/?p=21

Hona hemen albistegi bideo bat, barre pixkat egiteko. Kuriosoa nola Japoniarrak euskaraz hitzegiten duen. Ez dizu inoiz kanpotar batek galdu ea Japonieraz hitzegiten ari zaren, benetan euskaraz ari zarenean?

Tim O´Reilly Euskal Herrian (Web 2.0)


Tim O’Reilly Euskal Herrian izan genuen, Gasteizen. Oso denbora laburrean nazioarteko hainbat aditu izan ditugu gure artean. Chris Anderson, Vicent Partal eta Tim O’Reilly. Zerbaitetan ari garen seinale. Buztan luzea dela, .cat eta vilaweb direla, edo web 2.0 kontzeptuaren inguruan… puntako hizlaren hitzaldiak topatzen ari gara batean ez bada bestean. Bilbo, Donostia eta Gasteiz. Etxetik hurbil beti ere.
Web 2.0 kontzeptuaren asmatzaileak adibidez, hitzaldi argia, adibidez hornitua eta benetan interesgarria eskaini zuen Gasteizko Europa aretoan. Jende asko -Chris Andersonen hitzaldian baino hiru aldiz gehiago- eta arreta bereganatu zituen O’Reillyargitaletxeko buruak.
Gasteizeko hitzaldia adi jarraitu genuen, bertan hainbat blogari eta euskal Interneteko aktualitatearen jarraitzaile batu ginen. Besteak beste, Tim O’Reilly agurtu eta beragaz hitz batzuk trukatzeko aukera izan genuen. Tipo irekia bera. Zabala, jatorra eta kezkatua. Euskal Herria 2.0 jardunaldietako txapa eskaini genionean, atoan paparrean jarri zuen, eta informazio gehiago gura zuela adierazi. Txartelik ez geneukanez, -ohitura falta gurea- idaztekotan geratu ginen -mail me!- eskatu zuen berak.
Aurkezpenean, Euskal Herriaz begirunez jardun zuen. Tagzania proiektua aipatu eta euskal enpresa zela aitortu ostean, jator erantzun zion Gari Araolazaren aurkezpen eta itaunari. Bilbao.bi ekimeneko mapa bat ere jarri zuen, bezperan Bilboko Plaza Barrian afaldu zuela adierazteko.
Arrazoi du Luisek, kronikarik ez dugula idatzi dionean. Egia da, prentsan ere ezer gutxi agertu da hitzaldiaren inguruan, ez bada Berriakoek egindako elkarrizketa eta beste aipamenen bat han hemenka. Gauza askorik ez. Flickr argazkitegian (hau bai 2.0) Aitorren argazki interesgarri batzukdaude, ostantzean.
Inoiz ez da berandu kronika bat idazteko, sentsazioak konpartitzeko. Egia esan, web 2.0 delako garaiotan, horretan ari gara. Informazioa trukatzen, konpartitzen, etiketatzen….


Mitologian abestuz


Olentzeroren abestia da Euskal Mitologiari buruz gure haurrek daukaten lehen ezagutza, zabalduena. Hona hemen abestitxoa, aitzakitzat hartuz, mitologiaren munduan barneratzeko.

Euskal Mitologia Facebooken

http://www.facebook.com/pages/Euskal-Mitologia-Berria-New-Basque-Mythology-Artikillu-Irudiak/202931746395529


Atera ezazu barruan duzun sena!


 
           


Ikasgelan erabili ahal izateko, bakoitzak pertsonaia bat aukeratu, zergatia eman, eta margoztu ahal izango du.






Pertsonaiak ezagutuz...


Euskal Herriko mapa mitologikoa




1.-  ANBOTOKO MARIREN HAITZULOA 
2.- SUPELEGOR HAITZULOA
3.- BALTZOLA HAITZULOA 
4.- ORHI MENDIA
5.- LEZAO HAITZULOA
6.- HARPEKO SAINDUA HAITZULOA
7.- ZUGARRAMURDIKO LEZEA
8.- SAN PEDRO (ELKANO) ERMITA
9.- JENTILARRI
10.- SORGINETXE TRIKUHARRIA 
11.- MARIZULO HAITZULOA
12.- SARAKO LEZEA
13.- OKINAKO OSINA
14.- PUTTERRI MENDIA
15.- MURUMENDI
16.- JENTILEIHO
17.- SALTARRI
18.- HERPEA HAITZULOA
19.- AZALEGI HAITZULOA
20.- XALBATORE ERMITA
 
21.- JENTILKOBA
22.- MAIRULEGORRETA 
23.- ITURRANDUZKO PRESA
24.- OGOÑO MENDIA
25.- ABAUNTZAKO LAMINZULO
26.- TARTALOETXE
27.- BARGOTA
28.- MAIRUAREN LEZEA

Euskal Mitologiaren Ataria




Mito gehienak, gertaera edo elementu natural batzuk azaldu nahi izatetik sortzen dira. Mito hauek sortu ziren garaian gizakiak zenbait fenomenuren arrazoiak ulertzen ez zituenez, naturaz gaindiko izateen bidez azaldu zituen.
Euskal mitologia kristautasunaren aurreko garaietatik datozen sinesmen, pertsonaia mitiko eta elezaharren multzoak osatzen dute. Euskaldunek zenbait pertsonaia edo izaki alegiazkori buruzko gertaerak sinesten zituzten, eta, istorio horiek elkarri kontatu dizkiote mendeetan zehar. Gehienak fenomeno naturalekin lotuak daude.  Jatorrizko Europatik, indoeuropear inbasioen (k.a. 1500-2000) aurretik, hizkuntza eta kultura propio batekin irauten duen herri zahar hau, mundu mitologiko bat eraikitzen joan da; bertako sinesmenekin batera kanpoko eragin asko jasoz eta bereganatuz.  Baina, oro har, esan daiteke, Euskal Herriako mitologiak osotasun bat osatzen duela, eta ezaugarri propioak dituen mitologia bat dela. Horregatik, Euskal Herriko mugetan agertzen zaizkigun pertsonaiei buruz hitz egingo dugu. Batzuk eskualde batzutan bakarrik aurkitzen ditugu eta beste batzuk nahiko orokorrak dira.